top of page
Search
Writer's pictureFridays For future Bilbao

​Danimarkako agintariek trans klima aktibistari mehatxu egiten diote

​Ginek defentsarako piperbeltzezko espraia zeraman eta orain agintari daniarrek erbesteratzearik mehatxu egiten diote.

​​​Gin, izenordain neutroak, nazionalitate espainarreko trans pertsona da eta Fridays For Future Bilbon parte hartu zuen urte askotan. ​​​​​​​​​​​​ ​Danimarkako herritarentzako konferentzia batean, Ginen poltsa erregistratu zuten, eta bertan zegoen Ginek bere buruan defendatzeko daraman piperbeltzezko espraia. Gin epaitegietara doa orain, eta fiskaltzak erbesteratzea ​​​​eta lau urteko sarrera debekua eskatu du.

Irailaren 26an, Aarhus (Dinamarka) portua handitzeari buruzko konferentziara joan zen Gin, kliman eta biodibertsitatean izango duen eraginak kezkatzen baitu. Ginen poltsa erregistratu zuten, eta guardiek piperbeltzezko esprai bat aurkitu zuten, Ginek gauez irtetzean bere burua defendatzeko eramaten duena. Izan ere, Ginentzat, beste transgenero pertsona askoentzat bezala, erasoak jasotzeko arriskua benetakoa da. Udaltzainek poliziari deitu zioten eta orain Gin epaitegietara doa. Fiskaltzak erbesteratzea eta herrialdean lau urtez sartzeko debekua eskatzen du.


Ginek, 24 urte, dio:

"Zientzia pertsona naiz, unibertsitateko master bat ikasten dut. Lan egiten, alokairua ordaintzen eta borondatezko lana egiten dut nire hirian, Aarhus. Injustiziek ere asko kezkatzen naute. Horregatik, aktibismo baketsua egiten dut Extinction Rebellion eta LGTBQ+ taldeekin. Beti baketsua. Nire aurrekari penalak garbi daude. Orduan, zergatik esaten dit poliziak autodefentsarako piperbeltzezko esprai bat erabili nahi dudala erasotzeko?".

Pertsona transgeneroan aurkako erasoen mehatxua benetakoa da. Gin Danimarkara joan zen, neurri batean, Espainian eraso bat jasan zuelako, baina, hala ere, beste eraso bat jason zuen gauez Aarhusen, 2022ko maiatzean. Beste kasu batzuetan, poliziak justifikatu du emakumeek piperbeltzezko espraia beren burua babesteko eramatea. Baina Gin Danimarkako CPRren erregistroan "gizon" gisa inskribatuta dagoenez, oraingoan ez dago justifikaziorik.


Hau ez da transexualek eta beste gutxiengoek poliziarengandik jasotzen duten diskriminazio bakarra, Ginek adierazten du:

"Poliziak lurrera botatzen gaitu, eta minerako pintzak jarri dizkigu ekitza klimatikoak egiteagatik. Baina okerrena da poliziak gure izenordainak errespetatzen ez dituela, barre egiten duela eta umilatu egiten gaituela. Beste pertsona batek Daniar pasaportea erakutsi ondoren, poliziak ez sinestea pairatu zuen; eta niri polizia batek Danimarkako baliabideak lapurtzera etorri izana leporatu zidan nire pasaportea erakutsi ondoren".


Eta ez da poliziak erbesteratzearekin mehatxu egiten duen lehenengo aldia, Ginek dio. Baina bere asmoa kasua auzietara eramatea da:

"Epaitegietara eramango dut nire kasua, eta irabaztea espero dut, egia nire aldetik baitago. Baina ziurtatu nahi dut autodefentsarako eskubidea ukatzen dioten azken trans pertsona naizela; eta baita ere mundu hobe baten alde modu baketsuan borrokatzeagatik erbesteratzeko mehatxua jasotzen duen klimaren eta animalien eskubideen aldeko azken aktibista".


Post originala eta istorio osoa:

https://www.facebook.com/gin.garciamartin

6 views0 comments

Comments


bottom of page