top of page
Buscar
Foto del escritorFridays For future Bilbao

Zergatik behar ditugu lurralde ekofeministak


Kalera ateratzen gara berriro ere, klima aldaketak planetari ez ezik, pertsonei ere eragiten diola aldarrikatzeko. Izan ere, gaur egungo sistema egiturak emakumeei eta gainerako gutxiengoei bereziki eragiten die. Indarkeria sistemikoak desberdintasun sozialak nagusitu eta areagotu egiten ditu, hau da, krisi honek ezinbestean eragin handiagoa izango du diskriminatuta eta baztertuta dauden talde sozialetan. Horrek agerian uzten du konponbide intersekzionalen beharra, non bai klima-larrialdia zein beren identitateagatik gehien sufritzen duten guztiak aintzat hartzen diren. Mota honetako irtenbideak lortzea bideraezina da ikuspuntu ekofeministarik gabe, zeinetan pertsonek eta planetak lehentasuna dute. Justizia sozialik gabe klima-justiziarik ez dagoelaren ideian zentratzen den ikuspegia.


Ekofeminismoak emakumeen menpekotasunaren eta naturaren esplotazio suntsitzailearen arteko lotura sakonak daudela onartzen duten teoria eta praktikak dira. Klima krisiaren aurkako borroka ere biziki feminista, antikolonialista, antiarrazista eta pertsonen giza eskubideen aldekoa da.


Ekofeminismoa ideologia bat ez ezik, bizimodu bat ere bada, lurraldeak ulertzeko modua eta haien aldeko borroka. Horregatik, egunerokotasunean aplikatu ahal izateko, ez da nahikoa ikuspuntu horrekin identifikatzea, errealitate hori lortu ahal izateko beharrezko tresnak eskaintzen dizkigun ingurune bat behar baitugu. Hortik dator hiri eta lurralde ekofeministetan bizitzeak duen garrantzia. Egunerokoan eroso eta seguru sentitzea ahalbidetzen duen testuingurua behar dugu, eta emakumeei eta beste gutxiengoei eragiten dien diskriminazio sistemikoa ezabatzen duena. Haien erdigunean bizitza, eta ez kapitala, jartzen dituzten hiriak behar ditugu, hainbeste aldiz baztertzen ditugun tokiko eta mundu mailako arazoei irtenbide hezigarriak eta juridikoak bilatzen dituztenak.


Milaka emakume eta pertsona boterea dutenen isolamendu eta diskriminazioaren biktima dira gaur egungo sisteman. Baina hau alda daiteke. Gobernua osatzen duten eta botere politikoa duten pertsonek errealitate hori alda dezakete. Klima-aldaketari ezin zaio aurre egin bizitza defendatzen duen ikuspegi inklusiborik gabe.


Hiri ekofeministak nagusi diren errealitate batera iristeko, hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Horietako bat banku eta gobernuen finantzaketa da. Diru funtsak erregai fosilen proiektuetara bideratzen diren bitartean, nahi ditugun hirietatik urrunago egongo gara. Frogatuta dago mota honetako proiektuetan inbertitzean, etekina gutxi gorabehera 16 urte igaro ondoren jasotzen dela. Denbora horretan planetak ezin izango denez erregai fosilen menpe egon, horrek porrotak ekarriko ditu eta bankuak diru publikoarekin erreskatatu beharko dira. Horrek herritarrei asko eragingo liekeen hondamendi ekonomikoa ekarriko luke. Ondorioz, injustizia sozialek okerrera egingo lukete eta emakumeen eta beste gutxiengoen bizimodua berriro ere txarrera egingo luke. Erregai fosilen finantzaketa dela eta, hondamendi ekonomiko handienetako batera hurbiltzen ari gara, eta horrek gaur egun ikusten duguna baino askoz krisi sozial larriagoa eragingo du. Hori dela eta, hiri ekofeministei buruz pentsatzerakoan, oso garrantzitsua da klima eta justizia soziala etengabe komtuan hartzea, eta multinazionalei eta bankuei mesede egiteko eskema ekonomikoei lekurik ez ematea.


Ekofeminismoa mugimendu anitza da. Egungo gorputz-izaera bikoiztasunak zuzenean eragiten dio inguruneari. Inguruei buruz hitz egiten dugunean, errealitate aniztasunaz ere hitz egiten dugu. Larrialdi klimatikoa gero eta okerragoa da eta ikusten dugu nola gizarte-mugimenduek klima-justizian oinarritutako irtenbideak proposatzen dituzten. Gaur, bizi nahi dugun lurralde motari erreparatzen diogu, bizitza erdigunean jarriz. Hirigintza, mugikortasun, etxebizitza, osasun eta politika publikoen erdigunean. Lurralde ekofeministen eta horrek dakarren guztiaren alde mobilizatzen gara.


Sare-sozialetan partekatzeko informazio gehiago:




Sorburuak:




Eskerrik asko @JuventudxClima💚

10 visualizaciones0 comentarios
bottom of page